Nagusia, 71
Igogailua eta portalaren berriztapena2017-2020Igogailu baten instalakuntza, Azkoitia

Mende bat baino zaharragoa den eraikin batean igogailu bat instalatzeko proiektua eta obra-zuzendaritza burutu da. Jatorrizko egitura harrizko hormez eta egurrezko barne-egitura portikatuaz osatzen zen.
Eskilararen begiak 1,6x1,05m inguruko neurriak zuen. Jatorrizko eskilarak, 180 gradutako biren bidez antolatzen diren bi tramotakoak ziren, beheko bi solairuak ezik. Hauek 90 gradutako biren bidezko bi tramoek osatzen zituzten.
Neurri ofizialeko igogailu bat kokatzearren, beheko solairuko lokal komertzialaren banaketa eta lehengo pisuko sarrera moldatu egin dira. Horrela, eskilararen antolaketa bere osotasunean berdindu da. Keinu honek portalaren moldaketa ere ekarri du.

Igogailuaren kaxarentzat altzairuzko egitura tubularra eta beirazko itxitura proposatu dira. Gardentasun honi esker zeruko argia sartzen jarraitu ahalko du.
Eskilararen tramo berriak altzairuzko tolestutako txapen bitartez osatu dira. Bere goiko azala egurrezko xaflen bidez estali da.
Portalarentzat marmol txurizko eta granito berdezko estaldura aukeratu da. Sapaiak zeharkako argiztapena izango du, argiak izkutatzen dituzten erretiluen bitartez lortu dena.

