foto

Donostian jaio nintzen 1981. urtean eta Azpeitian, Gipuzkoan, hazi nintzen.

Txikitan, oso gustokoa nuen Legoekin jolastea. Piezak elkartzea, banatzea, beraiekin trebatzea eta elementuak proiektatzea erabat gozagarria suertatzen zen besterik gabe saiatzen emandako denboragatik. Osagai txiki eta amets handiz betetako nire poltsa txuri eta horiarekin arratsalde osoak eman nituen.

Behin adin-nagusitasunera heltzerakoan, nire interesa sakontzea, eta eskaera edo behar programatiko batzuetatik abiatuz, soluzio tekniko onargarriak eta erabilgarriak diseinatzea edota eraikitzea nire lanbidea bihurtu zitekeela ulertu nuen.

1999an DAGETan Arkitekturako ikasketei hasiera eman nien. Haiek 2006an bukatu nituen, jarraiki nire jardute profesionalari hasiera emanaz. Denbora batean zehar eraikuntzaren eskalan soilik lan egin eta gero, eskala txikiagoko elementutan nire ikasketak sakondu ditut, Altzarien Diseinuan Graduondoko baten bidez.

Web orri honetan gaur arte burututako lanen eta proiektuen aukera bat aurkezten da. Pixkanaka bere edukia zabaltzen joatea espero dut. Txikitako jolasa taxuzko zerbaitetan bihurtu denaren seinale izango da.


Curriculum Vitae