Blooming
Mahaia2011-V/IXBartzelonako ELISAVAn Altzarien Diseinuan Postgraduko ariketa
Ideia, mahaiak eta aulkiek osatzen duten irudi bateratu baten azterketatik mamitzen da.
Diseinaturiko pieza hibrido bat bezala uler daiteke, mahai eta eserlekuaren funtzioak bere gain hartzen dituen elementua bai da.
Neurri zabaletako altzaria da, barnealdean edota kanpokaldean koka daitekeena.
Malgutasun formalak eta funtzionalak mahaiaren alde bakoitzean zehar luzatzen diren bankuak zabaltzea ahalbidetzen du. Elementuen loraldi honek mahaia BLOOMING izenarekin izendatzen du.
Bankua irekitzen den unean barruko portiko batek mahaiaren egiturarekin topo egiten du, hagaren mugimendua mugatuz. Horrela, irekiera sistemak ez du oztopatuko ez erabiltzaileen sartzeko momentua ezta erabiltzeko garaian ere.
Egituraren liraintasun handiagoa eta kanpoko giroari atxikimendu eta iraupen handiagoa lortzeko, egiturarako hodi errektangeluarrak aukeratu dira.
Bankuak eta mahaia ohol fenolikoetan fabrikatzea proposatzen da, bukaera teknikoago eta eguneratuago bat lortzeko.
Portikoen lotze eta irekiera sistema altzairuzko barra xeheen bidez egitea proposatzen da.