Aulestia

Teknologia barrien eta zerbitzuen zentrua Murlan, Aulestia. Ideien lehiaketa, 2. saria
2015
Jon Matas arkitektoarekin batera

aulestia-01
aulestia-02

Murlako baselizaren gainetik baino, bere alboan egoten dakien eta elkarrekin ingurua indartuko duen eraikin-konplementua bilatu da. Itxura lasaia, antolatua, neutroa eta gardena dituen zentro bat proposatzen da.

Eraikina luzetarako 4,60m eta 12,65m-ko bi hormartetan banatu da. Zatiketa honek eskatutako baldintza nagusiak betetzea ahalbidetzen du: erabilgarria izatea,inguru naturalari egokitzea eta historia uztartzeko bidea ematen du.

Hego-ekialdeko hormarte zabalean bulego eta moduluak kokatuko dira. Mendebaldeko hormartean berriz, baselizari begiratuko dion atartea, aparkalekura jaitsiko den arrapala eta instalazio-gelak.

Atarteak (atrioak) baseliza eta zentro berria lotzeko tresna bilakatzen da. Hutsune fisiko honek eraikinaren barne-erlazioak bultzatuko dituen plaza estali bat bihurtuko da, moduluen goiko bi solairuek bertatik izango dute sarrera zuzena eta.

aulestia-03

Hormarte nagusian bulego eta lanerako moduluak kokatu dira. Kolomen artean 12m-ko tarte askea utzi da, malgutasun osoz moduloak banatzea posible izan dadin. Lantokiak marrazterako garaian inguru naturala bere gain hartuko duten ahalik eta modulu argitsuenak lortzea, modulazioa indartzea eta konposaketan malgutasuna bultzatzea bilatu da.

aulestia-04